2007/06/07

Zeinu-hizkuntza irakaskuntzan

Irakaskuntzan, bai ume gorraren tutorea bai irakasle espezializatuak zeinu-hizkuntza erabil dezakete umearekin komunikatzeko eta gauzak hobeto azaltzeko.
Zeinu-hizkuntza erabiltzeak erlazioa naturalagoa egingo du, gauza ezberdinak komentatu ahal izango ditugulako era errazean. Honetaz aparte, umea zehaztazun eta zabaltasun gehiagoz adierazteko aukera izango du.
Zeinuak era naturalean barneratzen joatea da helburu nagusiena, baina badaude zeinu batzuk zailtasun gehiagoz bereganatu edo ikasiko dituenak. Horregatik azken hauek era sistematikoagoan erabiltzea gomendagarria da:
  1. Nozio espazialak (barruan, kanpoan, non, azpian...)
  2. Denbora nozioak (noiz, gero, goiz, arin, astiro...)
  3. Nozio kausalak (zergatik...)
  4. Kategoriak (tamainak, koloreak, formak...)
  5. Galdera konkretuak (nor, zenbat...)

Zeinu-hizkuntzarekin ariketa ugari egin ditzakegu, ahozko hizkuntzarekin soilik komunikatuz oso zailak izango litzatekenak:

  1. Ipuinak irakurri.
  2. Egingo diren ariketak eta jolasak planifikatu.
  3. Aurreko egunean egindakoa komentatu.
  4. Umeari zergatik gauza batzuk egin behar diren eta zergatik ez azaldu.

2007/06/03

Ezpan-irakurketa


Ezpan-irakurketa, ezpainen mugimenduaren bidez hizkuntza ulertzeko trebetasuna edukitzea da. Ikusmeneko metodo bat izango da, ume gorrak ahozko komunikazioa ulertzeko gai izan dadin. Ezpan-irakurketa lan zaila izaten da normalean. Zaila, motela eta erabiltzen dugun hizkuntzaren ezagutza mailarekin zerikusia duena.




1. Ezpain-irakurketaren sorterazia:

Ezpain-irakurketa ez du bakarrik espezialistarekin landuko, umearen ikaskuntza prozesuan sartuta dauden guztiek lantzen saiatu beharko dira eguneroko ekintzetan. Bereziki gurasoak landuko dute ezpainen-irakurketa umearekin, denbora gehiago emango dutelako umearekin eta komunikatzeko beharra edukiko dutelako.

Garrantzitsuena gauza berdinei buruz behin eta berriz hitz egitea izango da. Momentu guztiak onak dira praktikatzeko, baina beti ere derrigortu barik. Dutxan eta bazkaltzerakoan erabiltzen dituen gauzei buruz hitz egingo dugu umeekin, kaletik goazenean zer ikusten duten galdetuko diegu...



2. Ezpain-irakurketa errazten duten mekanismoak:

Ez umeak ez inork ezagutzen ez duen hitz bat ezpainetan irakurtzeko gai ez da izango.

Lortu behar dugun lehenengo gauza umeak hiztegi bat bereganatzea izango da, geroago ezpainak irakurri ahal izateko. Helburu hau lortzeko ditugun baliabide guztiak erabaili beharko ditugu.




Begi pistak: Adibidez, aulki bati buruz hitz egiten badiogu aulkia seinalatu beharko dugu, aulki ezberdinen argazkiak erakutziko dizkiogu, marrazki bat egingo diogu.....


Testuinguru naturala: Hitzak eguneroko egoeretan aurkeztu behar dizkiogu, egoera familiarretan....


Mimika erabili: Hitz berria zeinu baten bidez ere adierazi dezakegu umeak hobeto uler dezan. Umeak hiztegia mimikaren bidez barneratuko du lehenengoz, baina pixkanaka-pixkanaka zeinu bat ezpainen mugimendu zehatz batekin eralzionatzen hasiko da.


Honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue hemen klikatu.

Ume gorren ahozko hizkuntza

Gorrentzat ahozko hizkuntzaren ikaskuntza oso lan nekagarria izaten da, eta konstantzia bat eskatzen du. Umeak lehenengo urtetan, ez du satisfakziorik jasoko ahozko hizkuntza ikastean, oso pertsona gutxik ulertuko diotelako eta bere aurrerapena oso motela izango delako. Urte hauetan ahozko hizkuntza gauzak eskatzeko erabiliko du soilik, bere sentimenduak, zalantzak.... sailtasunekin adierazteko gai izango da. Horregatik, umearen ikaskuntza errazteko ahozko hizkuntza jokuen bitartez ikastea planteatu da, horrela umeak haien esfortsuengatik sari bat lortzen duela ikusiko du eta motibatuagoa egongo da.
Ume gorrentzat komunikazio eta hizkuntzaren garapenerako dauden programak oinarri hauek eduki beharko dituzte:

1. Umea aurpegira begiratu behar digu hitz egiten dugunean, hori da lortu behar dugun gauzarik garrantzitsuena. Hau umea behartu gabe lortu behar dugu; horretarako, gure begirada, mimika, zeinuak..... ondo erabili behar ditugu, umea gure aurpegia topa dezan komunikazio momentuan. Bere aurpegia gure eskuaz mugitzen badugu, azkenean umea ez gaitu begiratuko eta begiradaren blokeoa sortuko da. Hau ez du esannahi ezin diogula laztandu hitz egingo dugula adierazteko, baina behartzea tzarra izango da umearentzat.
2. Gure aurpegia umearen aurpegiaren aurrean egon beharko da, komunikazioa ondo eman dadin. Kokapena oso garrantzitsua izango da.
3. Ez da arin hitz egin behar. Normalean hitz egiten dugun abiadura gehiegizkoa da, beraz moteldu beharko dugu pixka bat, baina ez gehiegi.
4. Ahoskera argia izan behar da, baina gehiagotu barik, artikulazioa deformatu daitekelako.
Esaldiak sinpleak eta osoak izan beharko dira, ez ditugu moztu behar. Gramatikalki ondo eraikiak dauden esaldiak eskeiniko dizkiogu, hizkuntza ondo eraikitzen joan dezan.
5. Gor batekin hitz egiten dugunean keinuketa, mimika.... erabiltzea oso garrantzitsua da ulermena erraztuko diogulako. Ez badugu keinurik egiten, gorrak interesa galduko du eta beste gauza batera joango da.

Orokorrean, adierazkorrak izatea besterik ez du eskatzen, eta horretarako: ezpainak, eskuak, begiak, gorputz osoa erabili beharko da.

Irakasleen betebeharrak


Gehienetan integrazio gela batean dauden ume gor bakoitzarentzat irakasle espezializatu bat behar da, normalean egongo den irakasleaz gain. Irakasle espezializatu honek ume gorren ikaskuntza errazten saiatuko dira.

Irakasle honek, umearen garapena ezagutuko du, bere ikaskuntzaren prozesuak ere ezagutuko ditu, eta ume ahozko hizkuntza bereganatzeko metodorik hobererenak ezagutuko ditu.Aipatutako guzti horretaz aparte, irakasle espezializatu horrek gorren zeinu hizkuntza ezagutu beharko du. Honek ez du esan nahi zeinu hizkuntza erabili beharko dutenik. Komunikazio era bat baino gehiago erabiltzea umearen ikaskuntza mailaren arabera emango da, beraz, beharrezkoa bada ikaskuntza hobetzeko eta errazteko erabiliko da.

Umeak behar duen laguntzari buruzko eztabaidak ere badaude. Honen inguruan esan dezakeguna da, guztia umearen ikaskuntza aukeren eta aukera komunikatiboen inguruan oinarrituko dela. Honetaz aparte laguntza era desberdinetan ere emango zaie: irakasle ofiziala lagunduz edo klasetik kanpo laguntza gelan lan eginez edo logopedia gelan lan eginez.


1. iRaKaSLe oFiZiaLa LaGuNDuZ: Aukera honetan irakasle espezializatua materialak, informazioa, testuak..... prestatuko ditu tutoreak ume gorrarekin gelan erabiltzeko. Beste aldetik, ume gorrarekin zuzenean lan egin dezake landu diren gaiak azalduz, zalantzak argituz eta gaia lantzeko prestatu den materiala emanez. Azkenik, beste aukera bat ere badago, gelan taldeak egingo dira eta umea entzule talde batean jarriko da. Horrela ume gorraren kapazitate komunikatiboak hobetzea espero da. Azkenengo honekin lan egiteak, balio pedagogiko handia izango du eta umearen integrazioa bultzatuko du.


2. KLaSeTiK KaNPo LaGuNTZa GeLaN LaN eGiNeZ eDo LoGoPeDia GeLaN LaN eGiNeZ: Kasu honetan irakasle espezializatua laguntza gelan lan egingo du umearekin. Normalean gela honetan hizkuntza garapena eta ikasle entzuleekin zaila suertatzen den ikasgaia landuko dute.



Honi buruzko informazioa gehiago jasotzeko hemen klikatu.

Ikastetxe antolakuntza ume gorrekin

Ume gor baten programaketa egiterakoan, zer motatako ikastetxean eskolatuko duten kontutan izan behar dugun lehenengo gauza izango da: ohizko integrazio eskola batean edo gorrentzako eskola batean. Ikasle gorrak oso desberdinak dira haien artean ere, horregatik bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen den kurrikuluma beharko dute. Ikastetxearen antolamenduaren onarpena, helburu eta metodo pedagogikoak, eskeintzen diren laguntzak, irakasgaien antolaketa, eskola ordutegia, etab, ume bakoitzaren maila eta aukeretara egokitu beharko dira irakaskuntza posiblea izan dadin ume hauengan.

Irakaskuntzaren helburua berdina da kasu guztietan: bakoitzaren garapen pertsonala, emozionala, intelektuala eta linguistikoa bultzatzea, besteekiko interakzio soziala, gizartea eta pertsonak ezagutzea eta gizarte harremanetara, harreman laboraletara eta harreman pertsonaletara era egokienean eta errazenean egokitzeko beharrezko trebetasunak irakasten saiatuko dira.

Aipatutako gauza guztiengatik, kurrikulumak eta lan programak ez dira homogeneoak izan behar, hau da, ez dira ume guztientzat berdinak izan behar, ezta ume gor guztientzat ere ez. Beraz, ume bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen diren programak eta kurrikulumak eskeini beharko dira.Honi buruzko informazio gehiago lortzeko umee gorren integrazioan sartu.

Espainiar zeinu hizkuntza


Hizkuntza kultura guztietako oinarrizko atributua izango da. Zeinu hizkuntzak ikusmen eta keinuen bidez gauzatzen dira, eskuak, begiak, aurpegia, ahoa eta gorputza erabiliaz. Neurologo eta linguistek ikerketa ugari egin dituzte zeinu hizkuntzaren inguruan, eta hauen iritziz gorrak komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza guztiz estrukturatua dago, eta ez da soilik mimika izango normalean guztiak pentsatzen dugun moduan.


Gaur eguneko gizartean zeinu hizkuntza ez da benetako hizkuntza baten moduan ikusten, hiztun askok komunikazio era bakartzat ahozko hizkuntza dutelako. Beraz hauentzat, zeinu hizkuntza ahozko hizkuntzaren ordezko behartsu bat besterik ez da.


Entzule askorentzat gorra izatea oso gauza negatiboa da, ahozko hizkuntzaren erabilera gaitasun intelektualarekin lotzen dutelako, zerikusirik eduki ez arren. Entzule askorentzat gorrak hitz egiten dutenean egiten dituzten soinuak eta gorputzaren mugimenduak jasangaitzak dira, eta gaitasun intelektual murritza dutelaren zeinale izango dela pentsatuko dute. Baina bestalde, bi pertsona gor batzen direnean, haien arteko komunikazioa oso ona da eta ez dute arazorik izango haien pentsamenduak eta emozioak adierazteko, gramatikalki aberatsa den hizkuntza erabiltzen dutelako, ahozko hizkuntza bezalakoa. Honi brurko informazio gehoago nahi baldin baduzue klikatu hemen.

Bitakoraren aurkezpena

Nire bitakoran gorren hezkuntza prozesuaz hitz egingo dut. Hemen txikitatik nola ikasten duten, bai zeinu hizkuntza eta bai ahozko hizkuntza kontatuko dizuet, eta nolako bidea egiten duten eskolatik unibertsitatera ikusiko duzue.
Pertsona hauek zailtasun ugari dituzte haien garapenean eta egia esanda, gaur eguneko gizarteak ez die asko laguntzen, nahiz eta gaur egun aukera gehiago edukitzen dituzte ikasketak gauzatzeko orduan. Oso zaila da haientzat soinuz beterik dagoen mundu hau ulertzea eta bizitza normal bat eramatea, beraz haien esfortzua oso handia izango da bai ikasketetan eta bai eguneroko errutinan.
Gai hau aukeratu dut orain dela hiru urte gutxi gora behera gorren mundu honekin topo egin nuelako. Bi urtez gorren zeinu hizkuntza ikasten egon nintzen eta oso mundu interesgarria iruditu zitzaidan, pertsona oso bereziekin topo egin nuelako. Horregatik zuekin gai honi buruzko hainbat gauza konpartitzea erabaki dut, eta zuentzat ere intesgarri izatea espero dut.

Ongi etorri!!!


Kaixo!!!


Ni Maiteder Intxaurraga naiz, 23 urte ditut eta Orozkokoa naiz. Bertan familiarekin bizi naiz: aita, ama, osaba eta ni. Haur hezkuntza ikasten ari naiz Bilboko irakasleen unibertsitate eskolan eta aurten nire azkenengo urtea da. Gustora egon naiz bertan, baina urte hauetako gauzarik onena haurrekin egindako praktikak izan dira. Ikasketa hauek aukeratu ditut haurrak asko guztatzen zaizkidalako eta oso ondo pasatzen dudalako haiekin. Haurrak gure etorkizuna dira, beraz haien bizitzako lehenengo urtetan jasoko duten hezkuntza ahalik eta onena ematen kapaz izatea espero dut.


Besterik gabe, ongi etorria ematen dizuet nire blog-era. Nahi duzuenean sartu eta noski, parte haru. Besterik gabe,


maiteder.