2007/08/10

Emakume gorrak eta famatuak

Honako hauek emakume gor eta famatuak izango dira:
  • Marlee Beth Matlin
  • Helen Keller
  • Erin Casler

Hauei buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzue hemen sartu.

Gizon gorrak eta famatuak

Honako hauek gizon gorrak eta famatuak dira:
  • Alejandro Graham Bell
  • Goya
  • Jaime de Borbón

Hauei buruzko informazioa lortzeko hemen sartu.

2007/08/09

Gorren kirola Espainian

1907. urtean gor talde batek kirol lehiaketa batean parte hartu zuen lehenengo aldiz. 1917. urtean Espainiako lehenengo gorren kirol kluba sortu zen Bartzelonan, eta honekin futbol eta xake lehiaketetan parte hartzen hasi ziren gorrak.
1949. urtean, FNSSE, Federación Nacional de Sociedades de Sordomudos de España jaiotzen da. Hasieran lehiaketak futbol eta xakekoak ziren, baina denborarekin beste modalitate batzuk ere sartzennjoan ziren: tenisa, saskibaloia, ping-pong, futbola......
1960. urterarte Espainiak ez zuen mundialetan parte hartu laguntzak eskasak zirelako. Baina 1973. urtean gauzak aldatu ziren. Espainia beste lehiaketa batzuetan parte hartu zuen:
  • 1982an teniseko munduko kopa (gorrentzako).
  • 1984an Frantzia txirrindularitza lehiaketa.
  • 1986an igeriketa lehiaketa.
  • 1987an Bruselaseko txirrindularitza lehiaketa.

Pertsona gorrak mundu laboralean

  • Helburua:

Pertsona gorrak merkatu laboralera sartzea, beste guztiak ditugun baldintza berdinekin, pertsona hauen integrazioa erraztuz.

Gorretzako zerbitzuak

  • Enplegu boltsa: Honetan sartzen direnen izenak, intesaturik dauden enpresetara bidaltzen dira.
  • Informazio eta aholkua: Pertsona bakoitzarentzako hobeagoa den lan eskaintza aukeratuko da hemen.

Enpresariarentzako zerbitzuak

  • Bitartekotasuna: Empresekin hitz egingo da, pertsona gorren kontratazioa handitu daiten.
  • Obari fiskalak eta hetekinak: Pertsona hauek kontratatzeak, empresari ematen dizkion onurak edo laguntzak.

Informazio gehiago eskuratzeko hemen sartu.

2007/07/31

Hipoakusia ezberdinak

  1. Hipoakusia igortzailea: Kanpo edo erdi belarrian emango da hipoakusia hau. Pertsona hauek soinu guztiak bolumen baxuan entzungo dituzte, belarria entaponatua baleuka bezala entzungo du. Hauek baxu hitz egingo dute, haien barnean altuegi entzuten dutelako haien ahotsa.
  2. Hipoakusia neurosensoriala: Barne belarrian emango da honako hau. Pertsona hauek entzungo dute, baina ez dituzte soinuak desberdinduko.
  3. Hipoakusia mixtoa: Erdiko eta barneko belarrian emango da honako hau. Honetan, pertsonak biak galduko dituzte eta hauen galketaren ondorioak sufrituko dituzte.
  4. Hipoakusia zentrala: Burmuinean daukagu soinua interpretatzeko giltza handiena. Horregatik soinua burmuinera heltzen denean, eta honek ez duenean ondo interpretatzen, mota honetako hipoakusia emango da.
  5. Akufenoak: Zaratak, soinuak eta txistuak horrela deituko dira. Guzti hauek pertsona batengan eragozpenarenbat sortzen dutenean, arazoa emango da. Ez dute entzumena galduko, baina arazo honekin zenbat hitz eta soinu garrantzitsu ez ditu entzungo, eta komunikazioan zailtasunak sortuko zaizkio.

  • Hipoakusiaren sintomak
  1. Esaldiak errepikatzeko beharra edukitzea: Gauzak errepikatzea beharko du, eta frekuentzia bazuko soinuak (elektrodomestikoak, trafikoa...) gehiago entzungo ditu, beraz berarentzat oztopo bat izango dira ondo entzuteko.
  2. Harreman interpertsonaletan zailtasunak edukiko dituzte: Pertsona bat baino gehiagorekin hitz egiten badute edo kanpoko zarata badago, komunikaziorako zailtasunak edukiko dituzte.
  3. Ulermen akatsak solasaldietan: Hitzak frekuentzia baxuak (a, e, i ,o ,u) eta altuak (c, s, f, z) dituzte. Hipoakustikoak frekuentzia altu horiek ez dituzte ondo entzungo, beraz hitzak txarto ulertuko dituzte.
  4. Ondoeza eta estresa: Gizartean integratuta egoteko hizkuntza erabili behar da, eta arazoak badituzte ondoeza eta estresa edukiko dituzte.
  5. Umeak ulertzeko arazoak: Umeak tonu altuan hitz egiten dutenez, arazo gehiago edukiko dute hauek ulertzeko.
  6. Telebistaren bolumena igotzeko beharra.

  • Hipoakusiaren kausak
  1. Adina.
  2. Zarata.
  3. Heredentzia.
  4. Infekzioak.
  5. Otosklerosisa.
  6. Alkohola, tabakoa eta medikamentuak.

Honi buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzue, eta ondo entzuten duzuen ala ez jakin nahi baldin baduzue hemen sartu zaitezkete.

2007/07/26

Espainiar zeinu-hizkuntza ofiziala behingoz

Espainiako kongresuan zeinu-hizkuntza katalana eta espainiarra ofizialdu egin dira. Gorren komunitateak pozez hartu du berri hau, orain dela asko eta asko ezkatzen hari ziren eskubidea zen eta. Lege honen onarpenarekin estatuak administrazioan, sanitatean eta hezkuntzan komunikatzeko aukera eman behar diete, hau da, itzultzaile bat egon beharko da leku hauetan gorrak ondo komunikatu daitezen.
Hizkuntza hauen ofizialtasunarekin gorrak independienteago izango dira, leku publiko guztietan itzultzaile bat egongo delako eta bakarrik joateko aukera izango dute. Modu honetan, ez dute lagun batekin edo familiarteko batekin lekuetara joan behar, komunikatzeko oztopoak ez dituztelako izango.
Honetaz aparte, ikasteko zein hizkuntza nahi duten aukeratzeko libre izango dira orain. Hau da, hitzezko hizkuntza edo zeinu-hizkuntza aukeratu ahal dute, edo biak baita ere. Zein eskolatan ikasi nahi duten ere erabakiko dute, hau da, gorrentzako eskola batean edo eskola normal batean egon nahi badira aukeratu ahal dute.
Beraz, zeinu-hizkuntzaren ofizialtasunak soilik onurak ekarriko dizkie gorrei, eta noski independentzia gehiago haien bizitzan, oztopo asko kenduko zaizkie.

2007/07/25

Gorrentzako inplante koklearrak


Honelako inplante bat, entzupen arazoak dituztenei ezartzen zaie, honela informazio gehiago jasotzeko aukera eman nahi zaie. inplante baten bidez kanpoko informazio gehiago jaso ahal izango da, betiko audifonoekin jasotzen dena baino gehiago. Inplante baten bidez zelan entzungo den ikusi nahi baldin baduzue, http://www.bsos.umd.edu/hesp/zeng/simulations.html orrialdera sartu. Baina hau entzuterakoan gogoratu behar duzue adibide bat dela, eta entzuten dena ez dela pertsona batek entzuten duenaren berdin-berdina.


Inplante hauek barrutik eta kanpotik joango dira jarrita. Koklean elektrodo batzuk inplantatu egiten dira lehendabizi. Elektrodo hauek inpultso elektrikoak botako ditu, eta inpultso hauek entzunezko nerbiora ailegatuko dira. Honekin batera errezeptore/transmizore bat jarriko zaie. inplantearen parte hau azalaren azpian jarriko da, belarriaren atzealdean eta elektrodoen artean informazioa eramateko erabiliko da.


Nor izan daiteke inplaterako hautagai? Aholkuak ematen dira, baina ez daude errekerimendu legalak. Hau da, mediku bakoitzak ikusi eta erabakiko du nori ezarri inplante hori eta nori ez.


Orokorrean, honako gomendioak eman daitezke inplante hauek ezarteko hautagaiei buruz:



  • Inplantea jasoko duenak 12 hilabete izan beharko ditu gutxienez.


  • Inplantea jasoko duenak entzupena oso galdurik eduki beharko du.


  • Inplantea jasoko duenak audifonoak frogatu ditu eta ez ditu emaitza onak eduki.


  • Inplantea jasoko duenak inplantea hobeto entzuten lagunduko diolaren itxarobide izan beharko du.


  • Orokorrean, txarto entzuten duela diagnostikatzen denetik, inplantea jartzen denerako denbora gutxi bada, inplantea hobeto onartuko da. horregatik hobe da txikitan egitea.


Inplanteen etekinak eta mugak. Inplantea jasotzen duten guztiek ez dituzte habilitate berdinak lortzen, ez entzuterako orudan, ezta hitz egiterakoan. Baina inplantea jarri baino lehen ezin dugu jakin nori joango zaion hobeto eta nori ez, beraz arrizkatu beharko gara. Batzutan oso ondo jasotzen dute, eta telefonoz orduak hitz egiteko kapazak izaten dira. Baina beste batzutan, inguruko informazio gutxi bat besterik ez dute jasotzen. Inplantea ondo funtzionatzen duela jakiteko, jarraipen bat egingo zaio pertsona horri eta honetaz aparte, irakasle edo espezialista batekin ere egongo da pertsona hori.



Arazoak. Gorren komunitatean inplanteen aurkako mugimendu asko egon dira. Hauen iritziz inplantea konponketa bat egiteko erabiltzen da, hau da, entzuten dugunok gortasuna arazo edo gaixotasun bat bezala ikusten dugula esango dute gorrek, eta horregatik horren kontra agertuko dira. Haientzako gorra izatea ez da arazo bat izango, haiek komunikatu ahal direlako berdin-berdin. Haien ustez, guk ikasi beharko genuke haien hizkuntza, zeinu-hizkuntza.



2007/06/07

Zeinu-hizkuntza irakaskuntzan

Irakaskuntzan, bai ume gorraren tutorea bai irakasle espezializatuak zeinu-hizkuntza erabil dezakete umearekin komunikatzeko eta gauzak hobeto azaltzeko.
Zeinu-hizkuntza erabiltzeak erlazioa naturalagoa egingo du, gauza ezberdinak komentatu ahal izango ditugulako era errazean. Honetaz aparte, umea zehaztazun eta zabaltasun gehiagoz adierazteko aukera izango du.
Zeinuak era naturalean barneratzen joatea da helburu nagusiena, baina badaude zeinu batzuk zailtasun gehiagoz bereganatu edo ikasiko dituenak. Horregatik azken hauek era sistematikoagoan erabiltzea gomendagarria da:
  1. Nozio espazialak (barruan, kanpoan, non, azpian...)
  2. Denbora nozioak (noiz, gero, goiz, arin, astiro...)
  3. Nozio kausalak (zergatik...)
  4. Kategoriak (tamainak, koloreak, formak...)
  5. Galdera konkretuak (nor, zenbat...)

Zeinu-hizkuntzarekin ariketa ugari egin ditzakegu, ahozko hizkuntzarekin soilik komunikatuz oso zailak izango litzatekenak:

  1. Ipuinak irakurri.
  2. Egingo diren ariketak eta jolasak planifikatu.
  3. Aurreko egunean egindakoa komentatu.
  4. Umeari zergatik gauza batzuk egin behar diren eta zergatik ez azaldu.

2007/06/03

Ezpan-irakurketa


Ezpan-irakurketa, ezpainen mugimenduaren bidez hizkuntza ulertzeko trebetasuna edukitzea da. Ikusmeneko metodo bat izango da, ume gorrak ahozko komunikazioa ulertzeko gai izan dadin. Ezpan-irakurketa lan zaila izaten da normalean. Zaila, motela eta erabiltzen dugun hizkuntzaren ezagutza mailarekin zerikusia duena.




1. Ezpain-irakurketaren sorterazia:

Ezpain-irakurketa ez du bakarrik espezialistarekin landuko, umearen ikaskuntza prozesuan sartuta dauden guztiek lantzen saiatu beharko dira eguneroko ekintzetan. Bereziki gurasoak landuko dute ezpainen-irakurketa umearekin, denbora gehiago emango dutelako umearekin eta komunikatzeko beharra edukiko dutelako.

Garrantzitsuena gauza berdinei buruz behin eta berriz hitz egitea izango da. Momentu guztiak onak dira praktikatzeko, baina beti ere derrigortu barik. Dutxan eta bazkaltzerakoan erabiltzen dituen gauzei buruz hitz egingo dugu umeekin, kaletik goazenean zer ikusten duten galdetuko diegu...



2. Ezpain-irakurketa errazten duten mekanismoak:

Ez umeak ez inork ezagutzen ez duen hitz bat ezpainetan irakurtzeko gai ez da izango.

Lortu behar dugun lehenengo gauza umeak hiztegi bat bereganatzea izango da, geroago ezpainak irakurri ahal izateko. Helburu hau lortzeko ditugun baliabide guztiak erabaili beharko ditugu.




Begi pistak: Adibidez, aulki bati buruz hitz egiten badiogu aulkia seinalatu beharko dugu, aulki ezberdinen argazkiak erakutziko dizkiogu, marrazki bat egingo diogu.....


Testuinguru naturala: Hitzak eguneroko egoeretan aurkeztu behar dizkiogu, egoera familiarretan....


Mimika erabili: Hitz berria zeinu baten bidez ere adierazi dezakegu umeak hobeto uler dezan. Umeak hiztegia mimikaren bidez barneratuko du lehenengoz, baina pixkanaka-pixkanaka zeinu bat ezpainen mugimendu zehatz batekin eralzionatzen hasiko da.


Honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue hemen klikatu.

Ume gorren ahozko hizkuntza

Gorrentzat ahozko hizkuntzaren ikaskuntza oso lan nekagarria izaten da, eta konstantzia bat eskatzen du. Umeak lehenengo urtetan, ez du satisfakziorik jasoko ahozko hizkuntza ikastean, oso pertsona gutxik ulertuko diotelako eta bere aurrerapena oso motela izango delako. Urte hauetan ahozko hizkuntza gauzak eskatzeko erabiliko du soilik, bere sentimenduak, zalantzak.... sailtasunekin adierazteko gai izango da. Horregatik, umearen ikaskuntza errazteko ahozko hizkuntza jokuen bitartez ikastea planteatu da, horrela umeak haien esfortsuengatik sari bat lortzen duela ikusiko du eta motibatuagoa egongo da.
Ume gorrentzat komunikazio eta hizkuntzaren garapenerako dauden programak oinarri hauek eduki beharko dituzte:

1. Umea aurpegira begiratu behar digu hitz egiten dugunean, hori da lortu behar dugun gauzarik garrantzitsuena. Hau umea behartu gabe lortu behar dugu; horretarako, gure begirada, mimika, zeinuak..... ondo erabili behar ditugu, umea gure aurpegia topa dezan komunikazio momentuan. Bere aurpegia gure eskuaz mugitzen badugu, azkenean umea ez gaitu begiratuko eta begiradaren blokeoa sortuko da. Hau ez du esannahi ezin diogula laztandu hitz egingo dugula adierazteko, baina behartzea tzarra izango da umearentzat.
2. Gure aurpegia umearen aurpegiaren aurrean egon beharko da, komunikazioa ondo eman dadin. Kokapena oso garrantzitsua izango da.
3. Ez da arin hitz egin behar. Normalean hitz egiten dugun abiadura gehiegizkoa da, beraz moteldu beharko dugu pixka bat, baina ez gehiegi.
4. Ahoskera argia izan behar da, baina gehiagotu barik, artikulazioa deformatu daitekelako.
Esaldiak sinpleak eta osoak izan beharko dira, ez ditugu moztu behar. Gramatikalki ondo eraikiak dauden esaldiak eskeiniko dizkiogu, hizkuntza ondo eraikitzen joan dezan.
5. Gor batekin hitz egiten dugunean keinuketa, mimika.... erabiltzea oso garrantzitsua da ulermena erraztuko diogulako. Ez badugu keinurik egiten, gorrak interesa galduko du eta beste gauza batera joango da.

Orokorrean, adierazkorrak izatea besterik ez du eskatzen, eta horretarako: ezpainak, eskuak, begiak, gorputz osoa erabili beharko da.

Irakasleen betebeharrak


Gehienetan integrazio gela batean dauden ume gor bakoitzarentzat irakasle espezializatu bat behar da, normalean egongo den irakasleaz gain. Irakasle espezializatu honek ume gorren ikaskuntza errazten saiatuko dira.

Irakasle honek, umearen garapena ezagutuko du, bere ikaskuntzaren prozesuak ere ezagutuko ditu, eta ume ahozko hizkuntza bereganatzeko metodorik hobererenak ezagutuko ditu.Aipatutako guzti horretaz aparte, irakasle espezializatu horrek gorren zeinu hizkuntza ezagutu beharko du. Honek ez du esan nahi zeinu hizkuntza erabili beharko dutenik. Komunikazio era bat baino gehiago erabiltzea umearen ikaskuntza mailaren arabera emango da, beraz, beharrezkoa bada ikaskuntza hobetzeko eta errazteko erabiliko da.

Umeak behar duen laguntzari buruzko eztabaidak ere badaude. Honen inguruan esan dezakeguna da, guztia umearen ikaskuntza aukeren eta aukera komunikatiboen inguruan oinarrituko dela. Honetaz aparte laguntza era desberdinetan ere emango zaie: irakasle ofiziala lagunduz edo klasetik kanpo laguntza gelan lan eginez edo logopedia gelan lan eginez.


1. iRaKaSLe oFiZiaLa LaGuNDuZ: Aukera honetan irakasle espezializatua materialak, informazioa, testuak..... prestatuko ditu tutoreak ume gorrarekin gelan erabiltzeko. Beste aldetik, ume gorrarekin zuzenean lan egin dezake landu diren gaiak azalduz, zalantzak argituz eta gaia lantzeko prestatu den materiala emanez. Azkenik, beste aukera bat ere badago, gelan taldeak egingo dira eta umea entzule talde batean jarriko da. Horrela ume gorraren kapazitate komunikatiboak hobetzea espero da. Azkenengo honekin lan egiteak, balio pedagogiko handia izango du eta umearen integrazioa bultzatuko du.


2. KLaSeTiK KaNPo LaGuNTZa GeLaN LaN eGiNeZ eDo LoGoPeDia GeLaN LaN eGiNeZ: Kasu honetan irakasle espezializatua laguntza gelan lan egingo du umearekin. Normalean gela honetan hizkuntza garapena eta ikasle entzuleekin zaila suertatzen den ikasgaia landuko dute.



Honi buruzko informazioa gehiago jasotzeko hemen klikatu.

Ikastetxe antolakuntza ume gorrekin

Ume gor baten programaketa egiterakoan, zer motatako ikastetxean eskolatuko duten kontutan izan behar dugun lehenengo gauza izango da: ohizko integrazio eskola batean edo gorrentzako eskola batean. Ikasle gorrak oso desberdinak dira haien artean ere, horregatik bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen den kurrikuluma beharko dute. Ikastetxearen antolamenduaren onarpena, helburu eta metodo pedagogikoak, eskeintzen diren laguntzak, irakasgaien antolaketa, eskola ordutegia, etab, ume bakoitzaren maila eta aukeretara egokitu beharko dira irakaskuntza posiblea izan dadin ume hauengan.

Irakaskuntzaren helburua berdina da kasu guztietan: bakoitzaren garapen pertsonala, emozionala, intelektuala eta linguistikoa bultzatzea, besteekiko interakzio soziala, gizartea eta pertsonak ezagutzea eta gizarte harremanetara, harreman laboraletara eta harreman pertsonaletara era egokienean eta errazenean egokitzeko beharrezko trebetasunak irakasten saiatuko dira.

Aipatutako gauza guztiengatik, kurrikulumak eta lan programak ez dira homogeneoak izan behar, hau da, ez dira ume guztientzat berdinak izan behar, ezta ume gor guztientzat ere ez. Beraz, ume bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen diren programak eta kurrikulumak eskeini beharko dira.Honi buruzko informazio gehiago lortzeko umee gorren integrazioan sartu.

Espainiar zeinu hizkuntza


Hizkuntza kultura guztietako oinarrizko atributua izango da. Zeinu hizkuntzak ikusmen eta keinuen bidez gauzatzen dira, eskuak, begiak, aurpegia, ahoa eta gorputza erabiliaz. Neurologo eta linguistek ikerketa ugari egin dituzte zeinu hizkuntzaren inguruan, eta hauen iritziz gorrak komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza guztiz estrukturatua dago, eta ez da soilik mimika izango normalean guztiak pentsatzen dugun moduan.


Gaur eguneko gizartean zeinu hizkuntza ez da benetako hizkuntza baten moduan ikusten, hiztun askok komunikazio era bakartzat ahozko hizkuntza dutelako. Beraz hauentzat, zeinu hizkuntza ahozko hizkuntzaren ordezko behartsu bat besterik ez da.


Entzule askorentzat gorra izatea oso gauza negatiboa da, ahozko hizkuntzaren erabilera gaitasun intelektualarekin lotzen dutelako, zerikusirik eduki ez arren. Entzule askorentzat gorrak hitz egiten dutenean egiten dituzten soinuak eta gorputzaren mugimenduak jasangaitzak dira, eta gaitasun intelektual murritza dutelaren zeinale izango dela pentsatuko dute. Baina bestalde, bi pertsona gor batzen direnean, haien arteko komunikazioa oso ona da eta ez dute arazorik izango haien pentsamenduak eta emozioak adierazteko, gramatikalki aberatsa den hizkuntza erabiltzen dutelako, ahozko hizkuntza bezalakoa. Honi brurko informazio gehoago nahi baldin baduzue klikatu hemen.

Bitakoraren aurkezpena

Nire bitakoran gorren hezkuntza prozesuaz hitz egingo dut. Hemen txikitatik nola ikasten duten, bai zeinu hizkuntza eta bai ahozko hizkuntza kontatuko dizuet, eta nolako bidea egiten duten eskolatik unibertsitatera ikusiko duzue.
Pertsona hauek zailtasun ugari dituzte haien garapenean eta egia esanda, gaur eguneko gizarteak ez die asko laguntzen, nahiz eta gaur egun aukera gehiago edukitzen dituzte ikasketak gauzatzeko orduan. Oso zaila da haientzat soinuz beterik dagoen mundu hau ulertzea eta bizitza normal bat eramatea, beraz haien esfortzua oso handia izango da bai ikasketetan eta bai eguneroko errutinan.
Gai hau aukeratu dut orain dela hiru urte gutxi gora behera gorren mundu honekin topo egin nuelako. Bi urtez gorren zeinu hizkuntza ikasten egon nintzen eta oso mundu interesgarria iruditu zitzaidan, pertsona oso bereziekin topo egin nuelako. Horregatik zuekin gai honi buruzko hainbat gauza konpartitzea erabaki dut, eta zuentzat ere intesgarri izatea espero dut.

Ongi etorri!!!


Kaixo!!!


Ni Maiteder Intxaurraga naiz, 23 urte ditut eta Orozkokoa naiz. Bertan familiarekin bizi naiz: aita, ama, osaba eta ni. Haur hezkuntza ikasten ari naiz Bilboko irakasleen unibertsitate eskolan eta aurten nire azkenengo urtea da. Gustora egon naiz bertan, baina urte hauetako gauzarik onena haurrekin egindako praktikak izan dira. Ikasketa hauek aukeratu ditut haurrak asko guztatzen zaizkidalako eta oso ondo pasatzen dudalako haiekin. Haurrak gure etorkizuna dira, beraz haien bizitzako lehenengo urtetan jasoko duten hezkuntza ahalik eta onena ematen kapaz izatea espero dut.


Besterik gabe, ongi etorria ematen dizuet nire blog-era. Nahi duzuenean sartu eta noski, parte haru. Besterik gabe,


maiteder.