Irakaskuntzan, bai ume gorraren tutorea bai irakasle espezializatuak zeinu-hizkuntza erabil dezakete umearekin komunikatzeko eta gauzak hobeto azaltzeko.
Zeinu-hizkuntza erabiltzeak erlazioa naturalagoa egingo du, gauza ezberdinak komentatu ahal izango ditugulako era errazean. Honetaz aparte, umea zehaztazun eta zabaltasun gehiagoz adierazteko aukera izango du.
Zeinuak era naturalean barneratzen joatea da helburu nagusiena, baina badaude zeinu batzuk zailtasun gehiagoz bereganatu edo ikasiko dituenak. Horregatik azken hauek era sistematikoagoan erabiltzea gomendagarria da:
- Nozio espazialak (barruan, kanpoan, non, azpian...)
- Denbora nozioak (noiz, gero, goiz, arin, astiro...)
- Nozio kausalak (zergatik...)
- Kategoriak (tamainak, koloreak, formak...)
- Galdera konkretuak (nor, zenbat...)
Zeinu-hizkuntzarekin ariketa ugari egin ditzakegu, ahozko hizkuntzarekin soilik komunikatuz oso zailak izango litzatekenak:
- Ipuinak irakurri.
- Egingo diren ariketak eta jolasak planifikatu.
- Aurreko egunean egindakoa komentatu.
- Umeari zergatik gauza batzuk egin behar diren eta zergatik ez azaldu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario